AutomaticTransen bezeroek badakite produktuak eta zerbitzuak hobetzeko egiten den inbertsioak berehalako onurak ematen dituela. Izan ere, itzulpen epeak eta lan bakoitzaren jarraipenarekin lotutako koordinazioko zailtasunak era nabarmenean gutxitzen ditu.
Zuzenak eta kalitatezkoak diren originalak eta itzulpenak normalizazio linguistikoaren bermearekin lortzeaz gain, egindako ekintza bakoitzak lexiko erregistro berriak modu ordenatuan biltzen ditu, hala, ondorengo hizkuntza lanetarako esperientzia metatuz.
Normalizazioak eta koordinatzeko erraztasunek gero eta indartsuagoa den balio kate bat ematen dute. Balio honek emaitzak bermatzen ditu eta berez konplexua eta delikatua den prozesu bat errazten du.
AutomaticTransen produktuak eta zerbitzuak bilduz biltegi linguistiko bat eratzen da erakunde baten espresio guztiekin. Biltegi hau zuzentzeko, itzultzeko eta bilatzaileak, sailkapen automatikoko sistemak, dokumentuen etiketatzeak, edukien hiperesteka automatikoak eta originalen idazketarako erreferentziak hobetzeko erabili ahal da.



