AT-COR modulua editoreekin integratzea web zerbitzu batera deituta edo ActiveX kontrol baten bidez entregatuz egiten da. ActiveX kontrol hau bezeroaren testuen ediziorako programak berak eskatu ahal du.
AT-CORek testua modu linealean prozesatzen du eta oker dauden elementuak hitz eta adierazpenen hiztegien erabileraren bidez antzemanten ditu. Horrek teklatuko akatsak aurkitzea ahalbidetzen du (ortotipografikoak), ortografikoak, morfologikoak, sintaktikoak eta, estilokoak. Hizkuntza-alderdi guztiak pertsonalizatu ahal dira erakunde bakoitzak definitutako irizpideak errespeta daitezen.
Merkatuan dauden beste zuzentzaile batzuk ez bezala, proposatzen den sistemak akats hauek aztertu ahal ditu:
- Teklatukoak eta ortografiakoak oro har.
- Beste hizkuntza batzuetako transferentzia akatsak.
- Gazteleraz egiten diren ohiko akatsen detekzioa: dequeismoa, antidequeismoa, loismoa, laismoa, leismoa, eta abar.
- Sustantibo eta adjektiboen arteko generoaren eta numeroaren arteko komunztadura.
- Aditz-denboren eta aditzondoen arteko komunztadura.
- Aditz-denboren akatsak.
- Aditz laguntzaileen akatsak.
- Testuaren akats formalak (puntuazioa, zeinuak).
- Idazketako arau estilistikoak.
- Hizkuntza desegokia (sexista edo diskriminatzailea).
Testua prozesatu ondoren, AT-CORek akatsak dituen testuak markatzen ditu, erabiltzaileak zuzentzeko erabaki egokiak har ditzan. Programak ordezkapen alternatibak eskaintzen ditu, eskuzko berrikusketa jarduera errazteko. Kasu bakoitzeko ohiko iradokizun zuzenak erakusten dira.
Dokumentua editatzen duen pertsonak terminoak bere hiztegi pertsonalera gehitu ahal ditu. Termino berri hauek hizkuntza-kudeatzaileek berrikusten dituzte erakundeko hiztegi espezializatuetan edo espezializatutako lantaldearen hiztegian sartzea beharrezkoa den aztertzeko. Horrela, koherentzia terminologikoa ziurtatzen da terminoak beti modu berean agertzeko.



