AT-WIA
AT-PTCaren hobekuntza hizkuntzalariek egiten dute bezero bakoitzari egokitutako estrategiak formulatzeko beharrezkoak diren analisi eta baliozkotze tresnak erabiliz. Kalitate-kontrolaren eta AT-FLOWaren emaitzen arabera modulu honen bidez sartzen diren jarduerak zehazten dira.
AutomaticTransen estrategia bezero bakoitzarentzako eta eremu espezializatu bakoitzerako pertsonalizaziotik deribatutako kalitate handiko sistemak ematea da. Lortzeko, funtsezkoa da plataformari itzulpen automatikoko sistema hobetzeko hizkuntza baliabideen kudeaketa ematea (hiztegiak, itzulpen-memoriak eta arauak).
Baliabide hauek AT-LANG moduluan biltzen dira.
AT-WIAk tresnak eskaintzen ditu hizkuntzalari eta espezialistek bezero bakoitzaren AT-LANG sistema espezifikoa handitzeko, zuzentzeko eta eguneratzeko. Corpusaren baliabide orokorrak eta erregelen frogapen sistemak erabiltzen ditu platafomaren inguruko edozein ekintza egin behar denean informatika teknikarien beharrik ez izateko eta hala, estrategen lana errazteko.
Lexikoak, erregelek eta itzulpen-memoriako segmentuek AT-CORE itzulpen nukleoko algoritmoekin eta hizkuntza baliabideekin duten portaera egiaztatzeko aukera ematen du. AT-LANGen (bezero bakoitzarenak).
AT-WIAk interfaze argi eta erabilerraz bat du. Horrek kasu bakoitzean erabaki egokiak hartzeko aukera ematen du, hala, erakunde baten hizkuntza baliabideak indartuz.
Hizkuntza erakundearen estilora egokitzen du eta kasu bakoitzerako sortzen den pertsonalizazioa eta arauen estilo-liburua barne hartzen ditu.



