Dokumentala

Agiri-fondoaren analisia

AutomaticTransek azken belaunaldiko teknologia du dokumentu bolumen handien analisirako. Teknologia honek kasu bakoitzean agertzen diren kasu zehatzak determinatzeko aukera ematen du.

Erakunde batean dauden dokumentuek erabiltzen den lengoaiaren pertsonalitatea definituko duten hitz eta esamolde guztiak barne hartzen dituzte.

Aurreko prozesu askotan bildutako esperientziak batzen dituzten hizkuntza baliabideekin, testuen elementu esanguratsuak ateratzen dira.

Honela gehien erabiltzen diren hitz eta esamolde, izen berezi, toponimo eta erakunde, produktuen izen, esamolde anbiguo eta orokorrean erakunde batek adierazteko duen era zehazten duen alderdi berezi guztiak ezagutzen dira.

Analisi honen emaitzak funtsezkoak dira erakunde batean aplikatu behar den estilo-liburuaren araudia eta bereizgarriak definitzeko orduan hizkuntzalariek egin beharreko ekintzak zehazteko.

Itzulpena gure izateko arrazoia da eta honen inguruan dugu esperientzia gehien. Gainera, 10 urte baino gehiagoko eguneroko ekoizpenaren ostean eta era guztietako egoerak aurkitu eta gero, bezeroei ematen diegun zerbitzua hobetzeko dokumentuen bizitza ziklo guztia osatzeko tresnak gehitu ditugu:

  1. sorkuntzarako laguntzak,
  2. kudeaketa,
  3. itzulpena,
  4. zuzenketa eta berrikusketa,
  5. argitalpena,
  6. hedapena,
  7. hedapenaren kontrola
  8. artxiboa (bezeroak aukeratutako sisteman).

Informazio gehiagorako, kontsultatu gure esperientzia.

  • Jarrai gaitzazu hemen:
  • Linked in
  • Skype