Lokalizazioa

Aplikazioen eta Interneteko
atarien lokalizazioa

AutomaticTransek hainbat hizkuntzatan talde desberdinei zuzendutako Interneteko atariak eta aplikazioak lokalizatzen ditu hizkuntza desberdinetan. Web aplikazioen berehalako argitalpen eleanitza errazten du, bildumak biderkatzeko beharrik gabe.

AutomaticTransek enpresa globalei aholkua ematen die bakoitzaren atarien lokalizazioan.
Itzulitako aplikazioak eta atariak berehala eskuragarri izateko erraztasuna lokalizazio zerbitzuaren alderdirik erakargarriena da.

AutomaticTransek bezeroen aplikazioak eta atariak eleanitzak bihurtzeko prozesuan gomendioak eta aholkuak emateko beharrezkoa den esperientzia du. Aplikazioak eta Interneteko atariak ulerkor egiteko beharrezko pauso bat kultura eta hizkuntza bakoitzaren berezitasunak ezagutzea da.

Lokalizazio zerbitzuan beste hizkuntza batzuetan zerbitzuak eta aplikazioak argitaratzeko egokienak diren tratamendu eta terminologia formatuak definitzen dira.

Aholkularitzan zehar aplikazioak eta atariak diseinatzeko kontuan izan behar diren faktore guztiak zehazten dira, edukiak hizkuntza bakoitzean era naturalenean adierazteko eta mezuen luzera aplikazioetan esleitutako eremura egokitzeko.

Aholkua eta lokalizazio zerbitzua emateaz gain, AutomaticTransek tresna egokiak ditu aplikazioen eleaniztasuna sistematizatzeko.

  • Jarrai gaitzazu hemen:
  • Linked in
  • Skype