Idazketa

Idazketa

AutomaticTransek dokumentuen eta Interneteko atarien idazketa zerbitzua eskaintzen du edozein irakurlerentzako ulergarriak izateko eduki originalak aberastuz eta egitura eta terminologia hobetuz.

AutomaticTransek erakunde batek bere kideei eta bezeroei zabaltzen dien eduki teknikoa idazteko langile prestatuak erabiltzen ditu.
Idazketa zerbitzuak Interneteko orrialdeen argitasuna hobetzen du, kalitatea handitzen duten eta ulermena errazten duten irudiak eta erreferentziak gehituz.

Adituek egindako idatziek (ingeniariak, medikuak, produktu buruak, komertzialak) dokumentu orok izan behar duen alderdi dibulgatzailea galtzen dute maiz. Testu hauek ulertzea zaila izan daiteke hartzaile gehienentzat. Izan ere, askotan espezializatutako hiztegia eta irakurketa zailtzen duten egiturak izaten dituzte.

Idazketa zerbitzuak ulermen oztopoak ezabatzeko aukera ematen du, hala hartzailearengana argiago iristeko mezua hobetuz

AutomaticTransek idazketa teknikoko arau zehatzak erabiltzen ditu zera erabiliz:

  • terminologia egokia (azalpena erreferentziatuz beharrezkoa denean),
  • egitura ordenatu eta atseginak (zer, nola noiz, non, nor). Horrek ulermena eta irakurketa arina errazten ditu
  • formatuak eta baliabide grafikoak, irudi edo erreferentziak gehituz eta behar denean infografia eginez.

AutomaticTransek bezeroari bere dokumentuen inguruko aholkularitza zehatza eskaintzen dio alderdi hauek jorratuz. Ondorioekin zure informazioaren bizitza zikloko tratamendu osorako prozesu eraginkor bat ezartzen da. Jakintza-arlo bakoitzean eta xede-taldean espezialistak diren AutomaticTranseko kideek erakundeetako komunikazio kabineteei balio erantsi handia ematen diete enpresa guztian ondo egituratutako idazketa estilo bat eta koherentzia terminologiko bat ezartzeko.

  • Jarrai gaitzazu hemen:
  • Linked in
  • Skype