Bideo eta audioen azpititulazioa eta transkripzioa
Erabilerraztasuna errazteko, entzuteko zailtasunak dituzten pertsonentzako bideoak eta audioak azpititulatuta egon behar dira. Transkripzioa eta azpitituluak jartzeko prozesua konplexua eta garestia da.
AutomaticTransek prozesua errazten duen eta kostuak merketzen dituen zerbitzu bat eskaintzen du. Gainera, itzulpen zerbitzuekin, zenbait hizkuntzetan lokalizatutako azpitituluak eta transkripzioak eskaintzen ditu.
Internetek ematen dituen erraztasunekin bezeroen informazioak formatu multimedietara eboluzionatzen du. Bideo eta audio formatuak erabilerrazak izan daitezen, idatziz transkribatuta, azpititulatuta eta originalarekin sinkronizatuta egon behar dira entzumen urritasunak dituen edozein pertsonak soinua entzun ez arren multimedian hedatzen den mezua uler dezan.
AutomaticTransek multimedia-mezuen transkripzioa eta azpitituluak egiten ditu egituratutako formatuak (XML) erabiliz, hala integrazioa eraginkorki egiteko. Honela, beste erabilerraztasun balio batzuk gehitzen dira, adibidez, transkribatutako testuan sakatu eta zuzenean multimedian dagokion fotogramara joateko aukera. Indexazioa azkarra da eta artxibo multimedien berrikusketa eta kudeaketa errazten du.



